2008/01/09

3. ataza: Erasmus EHUn

Erasmus mugikortasun programari esker, EHUko ikasleak Europako beste herrialdetara joan daitezke ikastera. Hemen labur-labur azalduta daukazue zer den, zehazki, Erasmus. Iraupena: 1:34

Erasmus: EHUko ikasleak Europan




Bideoa Ikastube eta Euskaltube plataformetan ere ikusgai duzue. Arazo teknikoak direla medio, ezin izan dut Youtube-ra igo.

2007/11/13

2. ataza: Bideolana

Hona hemen irakasgaiaren bigarren ataza: nire udalerriko hondartzei buruzko bideo laburra. Iraupena: 3.20

Getxoko hondartzak

2007/10/10

1. ataza: Estekak

Irrati eta telebistan lan egiteko
esteka erabilgarri batzuk

Google Maps
> http://maps.google.es/?ie=UTF8&hl=eu

Hartzaileak albiste bat irakurtzean edo entzutean, gertatu den lekua ezagutzea komeni da, kokatuta egotearren. Kazetariarentzat baliagarria da, beraz, sareko mapa eta plano bilduma bat eskuragarri eukitzea informazioak laguntzeko. Weborri honen bidez, inolako programarik deskargatu gabe, ia edozein herrialde edo hiri askotako plano kontsulta edota kopiatu daiteke. Horrela, kazetariak ez du arazorik izango albistearen lekua non dagoen jakiteko edo informazioarekin batera, kokapen mapa bat gehitzeko. Weborriaren bilatzaileak hiru aukera ditu: lekuak (herrialde, herri, e.a.), establezimenduak (dendak edo administrazioaren egoitzak, berbarako) eta helbide konkretuak bilatzea. Zoom-aren bidez, erabiltzaileak maparen zehaztasuna erabaki dezake, mapa orokor batetik oso plano zehatz bateraino. Nire mapak atalean, mapa pertsonalizatuak sortu daitezke, nahi den oharrak gehitzeko helburuarekin. Gainera, zerbitzua euskeraz ere eskaintzen da.

Flickr
> http://www.flickr.com

Webgune honetan, erabiltzaileek argazkiak igotzen dituzte. Horrela, irudien datu-base erraldoia eratu da, eta kopuruak handitzen besterik ez du egiten. Aurreko estekari jarraiki, kazetariak informazioa behar bezala kokatu nahi badu, hemen aurkituko du edozein lekuko fotografia. Adibidez, Guggenheim Bilbao Museoari buruzko informazioa eraikinaren argazki batekin osotu nahi baldin bada, bilatzailean “guggenheim” idatziz gero, honako emaitza izango du, 13.000 fitxategi baino gehiago, alegia.

Argazki Press
> http://www.argazkipress.com

Gehienetan, baina, kazetariari interesatzen zaizkion argazkiak ez dira leku batekoak, baizik eta gertakari batekoak. Argazki Press fotografiak biltzen dituen agentzia da. Bere eremua soilik Euskal Herria da, baina argazki asko eskaintzen ditu. Euskal Herrian gertatutako edozeri buruzko informazioa argazki batekin osotu nahi bada, hona jo daiteke. Antzeman dudan gabezi garrantzitsu bat da argazkiak eguneratuak ez daudela. Beraz, orain dela urte gutxi batzuk gertatutakoak soilik eskura daitezke on-line. Agentziak, hala ere, oraingo argazkiak eskaintzen ditu, nahiz eta sarean ez. Berria egunkariak edo eskualdetako Hitz-ek (hala nola, Urola Kostako Hitza edo Tolosaldeko Hitza) erabiltzen dute, besteak beste.

Online Newspapers
> http://www.onlinenewspapers.com

Kazetariak herrialde batean ematen den gai baten inguruan erreportajea prestatzen ari bada, leku horretan gertatutakoak biltzen dituztenen weborriak bisitatzea, hau da, herrialde horretako egunkarien weborriak bisitatzea, komeni zaio. Horretarako, Online Newspapers-en mundu osoko berri paperen edizio digitalak aurkituko ditu ondo sailkatuta: kontinenteka, eskualdeka, herrialdeka eta abar. Gune horiek, gehienek behintzat, argitaratu den guztiaren hemeroteka eskaintzen dute. Han kontsultatuko ditzake kazetariak interesatzen zaizkion berri guztiak, lantokitik bertatik.

Europa Press
> http://www.europapress.com

Kazetariek berri-agentziez baliatzen dira askotan. Erabilgarriak dira oso, hedabide guztiek ezin baitute mundu osoan berriemaileak eduki. Europa Press agentzia, batez ere, Espainiar Estatutik kanpoko teletipoak ezagutzeko baliagarria da. Nazioarteko informazioa zonaldeka sailkatuta dago, eta agentziak gertakari kopuru handien berri ematen du. Hala ere, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko albisteak ere biltzen ditu, eta gainerako Espainiako autonomi erkidegokoak kontsultatu ahal dira. Gainera, RSS kanalaren bidez, kazetariak bere kanaletik bertatik jaso ditzake teletipo guzti-guztiak, edo interesatzen zaizkion atalekoak bakarrik.
EP aukeratu dut, baina beste agentziak ere interesgarriak izan daitezke:
Vasco Press (EAEko informazioa), EFE (Espainiakoa), France-Press (Frantziakoa), Reuters (AEBetakoa) eta abar. Euskaldunik ez dago.
Berri agentziek duten arazo bakarra hizkuntza da (dena euskeratu beharra) eta ezagutu behar dela bere ildo ideologikoa, informazioarekin zuhur jokatuz.

Fix My Movie
> http://www.fixmymovie.com

Kazetari batentzat edonon egon daiteke albistea, edo edozein tokitan dagoela grabatua izatea merezi duen zerbait ikusi dezake. Horretarako daude telefono mugikorrak. Baina teknologia egokia ez bada edo, disko gogorraren memoria kontuengatik, ezin baldin bada bideo handi bat grabatu, batzutan kalitate txarreko bideoak ateratzen dira. Weborri honek bideoen kalitatea hobetzen du. Bidalitako bideo artxiboa txukuntzeaz arduratzen da sareko programa hau, zure ordenagailuan instalatu gabe. E-mailera bueltatzen dizute, baina kalitate hobearekin eta argitaratzeko moduan. Oraindik beta bertsioa da.
Webgune honen berri izan dut
Elhuyar fundazioko Josu Waliñok Berria egunkarian duen Zibergelan.

 
Creative Commons License
Blog hau Creative Commons lizentziak arautzen du.